Club Athletic Play: elkarrizketatu gure futbolariak!

Club Athletic Play: elkarrizketatu gure futbolariak!

'Athleticzale' txartela baduzu, De Marcosi egindako elkarrizketa berria goza dezakezu. Gainera, Club Athletic eta Club Athletic Premium kideek Ane Azkonari galderak egiteko aukera izango dute

Oscar de Marcosek Club Athletic eta Club Athletic Premium kideek bere arlotik egindako galderei erantzun die. Orain, doan den 'Athleticzale' txartela duten guztiek lehen taldeko kapitainari egindako elkarrizketaz goza dezakete Club Athletic Playn. Gainera, bazkideek beren kode eta pin-arekin ere eskura dezakete elkarrizketa.

Club Athletic Play da jarraitzaileek idoloekin zuzenean konektatzeko gune berria. Bertan, athleticzaleek irudi, laburpen, elkarrizketa, pantaila atzealde eta beste hainbat zerbitzu aurkituko dituzte!

Gainera, Club Athletic eta Club Athletic Premiumeko jarraitzaileek pribilegioa izango dute lehen taldeetako jokalariei galderak zuzenean egiteko. De Marcosi egindako elkarrizketaren ondoren, Ane Azkonaren txanda da. Bidali orain zure galdera arlo pertsonalaren bidez eta aurki Club Athletic Playn eskuragarri egongo den elkarrizketa berezi honen parte izan zaitez.

BIDALI ZURE GALDERA

*Club Athletic eta Club Athletic Premium kideek bakarrik bidali ahal izango dituzte galderak, baina doakoa den 'Athleticzale' txartela duen edozein kidek gozatu ahal izango du Club Athletic Play edukiaz. Gainera, bazkideak ere gunera sartu ahal izango dira beren kodearekin eta PINarekin.

Oraindik Club Athleticen parte ez bazara, bat egin orain eta egin galdera Ane Azkonari!

BATU ZAITEZ CLUB ATHLETICERA