
Itsaso Mirandak Athletic Clubekin debuta egin du
Itsaso Mirandak Athletic Clubekin debuta egin du
Ortuellako atzelaria estreinekoz aritu zen lehen talde zuri-gorriaren elastikoarekin
Europan lehiatzeko aukerak elikatzen dituen garaipen garrantzitsu bat lortzeaz gain, Itsaso Mirandaren debuta ekarri zuen lehoiek RC Deportivoren aurka jokatu zuten partidak. Datorren maiatzean 25 urte beteko dituen jokalaria Sara Ortegaren ordez zelairatu zen luzapenean.
24. dortsala zeramala, Miranda 124. lehoia bihurtu zen Athletic Cluben elastikoarekin lehiatzen bere historian zehar.
Ortuellako atzelaria 2021/22 denboraldian iritsi zen Pauldarrak taldetik, eta aurten lehen taldeko fitxa du, hiru urtez bigarren taldean egon ondoren.
💭 Oroitzapenerako unea.@ItsasoMiranda no olvidará su debut en la @LigaF_oficial
— Athletic Club (@AthleticClubFem) March 30, 2025
#AthleticDépor #AthleticClubFem 🦁 pic.twitter.com/kMptaCdLzO