
Emakumezkoena |
Jone Amezaga eta Nerea Nevadoren mediku-txostena
Jone Amezaga eta Nerea Nevadoren mediku-txostena
Bi futbolari zuri-gorriek ez dute 23 urtez azpiko Espainiako selekzioaren kontzentrazioan parte hartuko aste honetan
Jone Amezaga eta Nerea Nevado 23 urtez azpiko Espainiako selekzioaren kontzentraziotik itzuli dira. Aste honetan nazioarteko bi lagunarteko partida jokatu beharko ziren Ingalaterraren aurka eta, ingelesen aurkako lehen partidaren emaitzen arabera, Belgika edo Suediaren aurka. Jokalari zuri-gorriak min hauengatik bueltatu dira:
Jone Amezaga: Lunbalgia gainkargagatik, taldetik kanpo entrenatuko du. Bilakaeraren zain.
Nerea Nevado: Gonalgia igandeko partidan kontusioa izan ondoren, taldetik at entrenatuko da. Bilakaeraren zain.