Roberto Martínez 'Tiko'rekin hizketan
Athletic Cluben eta Club Atletico Osasunaren arteko derbia dela eta, bere ibilbide zuri-gorriaz hitz egin dugu lehoi mitikoarekin
Roberto Martínez "Tiko"-k Club Atlético Osasunarekin lotura estua zuen bere haurtzaro osoan zehar. Izan ere, Futbitoko taldean sei urterekin sartzeaz gain, Javier Mina eta Patxi Ripodas osabek lantalde gorritxoarekin La Ligako hainbat norgehiagoka jokatu zituztelako. 1989an, Athleticek Patxi Ripodas fitxatu zuen eta lau urte eman zituen elastiko zuri-gorriarekin. Ondoren, Lezamako teknikarien egituran sartu zen.
Patxi iritsi eta hamar urtera, Tikok ere bide bera egin zuen. Lehenago, debuta egin zuen Osasunarekin, eta "Martinen miraria" deitutakoaren baitan pieza garrantzitsua izan zen, 1997an salbazio agonikoa lortuz. Ekinbide horretan, debuta egin zuen egun berean, Tikok Badajozen sartutako gol berantiarra giltzarri izan zen.
Lau hilabeterako utzita iritsi, baina 230 partida jokatu zituen Athletic Clubekin. Ibilbide luzeko eta kasta handiko futbolaria, areaz kanpotik egindako gol ugari sartu izanagatik gogoratzen dute zaletuek. "Tikotazoak" ezizena jaso zuten tanto ederrak.
Behin erretiratuta, Lezamako staff-etik ere igaro zen, eta futbolarekin lotuta jarraitzen du. Horrekin batera, bere alaba Kaienek pairatzen duen ikusmen-gaixotasuna, akromaptosia izeneko gaitza, ikusarazteko ere lan eskerga egiten du. Koloreak hautematea eragozten duen erialdi genetikoa, zuri-beltzeko ikuspen gisa agertzen dena. Beste sintoma batzuez gain, hala nola, ikusmen lauso bat, argiarekiko sentikortasun handiagoa edo begiaren mugimendu nahigabeak. Biak joan den igandean San Mamesen jokatutako derbia ikusten egon ziren.