Orue II lehoi ohia hil da

Orue II lehoi ohia hil da

Ondarroako aurrelariak 4 partida jokatu zituen Athleticekin 1964-65 denboraldian

Luis Mari Orue Rementeria Athletic Clubeko jokalari ohia hil da, 80 urte zituela. Ondarroako aurrelariak 4 partida ofizialetan jantzi zuen elastiko zuri-gorria 1964-65 denboraldian, Iribar, Jose María Orue, Koldo Aguirre, Artetxe, Arieta anaiak eta Fidel Uriarte bezalako jokalariekin aldagela partekatuz, besteak beste.

Athletic Clubera CD Basconiatik heldu zen eta ondoren Barakaldo CF taldean aritu zen, Bilbao Athleticen, SD Indautxun, Sestao Riverren, CD Ourensen eta CD Eldensen.

Athletic Clubek besoko beltza eramango du bere oroimenez Villarreal CFri egingo dion bisitan. Era berean, Klubak bere doluminak helarazi nahi dizkie familiari eta jokalari ohiaren gertuko pertsonei.