Ewan Urain, Izurtza - Lockerbie konexioa

Ewan Urain, Izurtza - Lockerbie konexioa

Glasgowko Rangers FC taldearen aurka UEFA Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partida dela eta, Eskozian sustraiak dituen Lezamako jokalari ohiak Athletic Club hartu du bere etxean

Haurtzaroan, Ewan Urainek sarritan bisitazen zuen Eskoziako Lockerbie herria, amaren familiaren sorterria. Hala ere, 2015ean Lezaman sartu zenetik eta futboleko konpromisoek behartuta, bisita horiek mugatu egin ziren harrobi zuri-gorrian egon zen zazpi kanpainetan.

Hala ere, sustraiekiko lotura indartu egin zen 21 urtez azpiko mailan Eskoziako selekzioak deialdian sartu zuenean. Aurrelari bizkaitarra C.D.A. Navalcarnero taldean ari da gaur egun, SD Amorebieta, Unionistas CF eta CD Badajoz taldeetan aritu ondoren. 2020ko udan hiru partida jokatu zituen Athletic Clubeko lehen taldearekin. UEFA Europa Leagueko final-laurdenetako joaneko partida jokatu aurretik, Glasgowko Rangers FC taldearen aurka, Athletic Club hartu du Izurtzako bere etxean.