Manu Zamoraren adiskidetasun eternala Eskoziarekin

Manu Zamoraren adiskidetasun eternala Eskoziarekin

Atezain zuri-gorri izandakoaren lagun eskoziarrek omenaldia egingo diote irailean, Done Jakue Bidea eginez, hil zela 10 urte bete direnean

Manu Zamora Athletic Cluben ia protagonismorik izan ez zuen atezainen zerrenda luzeko beste bat izan zen, Jose Angel Iribar izan baitzuen taldekide. SD Indautxu eta Melilla CF-n aritu ondoren, 1965ean lehen taldean sartu zen. Bertan, sei urte eman zituen, lau partida ofizial jokatu zituen eta 1969an Kopako txapeldun izatea lortu zuen.

Bilbo utzi ondoren, gipuzkoarra Hercules CF-era joan zen, eta bertan aritu zen hiru urtez, Tarragonako Nastic taldearekin sinatu eta, azkenik, Terrassa FC taldean eskularruak zintzilikatu zituen. Eta, hain zuzen ere, Costa Dorada katalanean, Eskoziako eta Ingalaterrako gazte talde batekin adiskidetu zen. Hainbat futbol txapelketa elkarrekin jokatu zituzten eta hamarkadatan zehar luzatutako adiskidetasuna eraiki zuten, 2015eko abuztuan Zamora hil zen arte.


Hain zuzen ere, bere heriotzaren hamargarren urteurrena baliatuz, eta Manu Zamoraren omenez, Done Jakue bidea egingo dute haren lagun batzuek. Eurekin batera, Joan abiatuko da, Manuren alargun eskoziarra. Glasgowra egindako bisita medio, Athletic Clubek Malcolm Berry, Niall Brown eta Gavin Dumaynerekin biltzeko aukera izan du. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Manu Zamorarekin adiskidetasun eternala sortu zuten gazte eskoziar horiek, berrogei urte beranduago atezain zuri-gorri ohia gogoan dute.