Athletic Clubek eta Maxek bat egin dute The Last of Us bigarren denboraldiaren promoziorako

Athletic Clubek eta Maxek bat egin dute The Last of Us bigarren denboraldiaren promoziorako

Talde zuri-gorriak, erromantikoen artean azkenak, telesailaren logoa jantziko du Rayo Vallecanoren aurkako neurketan eta apirilaren 9tik 15era bitartean, ekoizpen amerikarraren estreinaldia dela eta, San Mames argiztatuko da

Athletic Clubek eta MAXek akordio bat lortu dute The Last of Us telesailaren bigarren denboraldia sustatzeko. Ameriketako Estatu Batuetako telebista ekoizpena da, estreinaldiak zirrara eta oihartzun handia sortu zuena (30 milioi ikusle baino gehiago izan zituen eskainitako atal bakoitzean) eta apirilaren 14tik aurrera bigarren denboraldia ikusteko aukera izango da.

Akordioaren arabera, apirilaren 13an, igandean, San Mamesen jokatuko den Athletic Cluben eta Rayo Vallecanoren arteko norgehiagokan talde zuri-gorriak telesailaren logoa ekipazioan eramango du. Gainera, The Las of Us filmaren estreinaldia dela eta, apirilaren 9tik 15era bitartean, Katedralaren fatxada ere argiztatuko da.

Athletic Clubeko presidenteak, Jon Uriartek, lankidetza honen aldeko bere gogoa adierazi du: "Pozarren gaude HBO MAX-ekin akordio hau sinatu dugulako, mundu osoan eragin handia duen 'The Last of Us' telesaila sustatzeko. Seriearen izenburua oso iradokitzailea da eta ezin hobeto islatzen du Athleticen filosofiaren berezitasuna. Gure lurraldea ordezkatzen duten futbolariekin lehiatzen den Europako bost liga handietako azken taldea gara, futbolaren jatorrian oinarritzen jarraitzen duena. Azken talde erromantikoa gara, telesailean gertatzen den bezala, bere nortasuna ingurune kaltegarrian defendatzeko borrokatzen da. Aliantza honek Athletic Club marka nazioartean berritzeko eta zabaltzeko konpromisoa islatzen du".