Athletic Cluben omenaldia Ibrox Stadiumeko ezbeharretan hildakoei

Athletic Cluben omenaldia Ibrox Stadiumeko ezbeharretan hildakoei

Jon Uriarte presidenteak eta Jose Angel Iribar mito zuri-gorriak lore eskaintza egin dute John Greigen estatuan, 1902ko eta 1971ko tragedietan hildako 91 jarraitzaileen ikur

Athletic Clubek, Rangers FC taldeko ordezkariekin batera, omenaldia egin nahi izan die gaur arratsaldean Ibrox Stadium zelaian 1902. eta 1971. urteetan harmailetan izan ziren tragedietan hildako 91 ikusleei.

Jon Uriarte presidente zuri-gorriak, Jose Angel Iribar Klubeko mitoarekin batera, bere omenezko loreak utzi ditu John Greigen estatuan. Bera zen, hain zuzen ere, Rangersen kapitaina duela 56 urteko lehoien aurkako kanporaketan. Biak bihar elkartuko dira berriro Glasgowko estadioan. Rangerseko Zuzendari Nagusia, Patrick Stewart, eskoziarrek txalotu duten zuri-gorrien ekimenaren lekuko izan da.

Lehenengo tragedia 1902ko apirilaren 5ean izan zen, Eskozia eta Ingalaterraren arteko selekzio partida batean. Bigarrena 1971ko urtarrilaren 2an gertatu zen, Celtic eta Rangersen arteko lehia handiko neurketan, non 66 ikusle hil ziren.

"Hemen gertatu ziren ezbeharren biktimei omenaldia egin nahi genien. Lore batzuk ekarri ditugu hildako zaleei errespetua adierazteko. Gainera, guretzat oso berezia da hemen jokatzea, gure jatorria Ingalaterra eta Eskoziako jendeari lotuta dagoelako", adierazi du Uriartek.