
Paredes: "Faboritoak garen ala ez, berdegunean erakutsi behar da"
Paredes: "Faboritoak garen ala ez, berdegunean erakutsi behar da"
Atzelari zuri-gorriak Ernesto Valverderekin batera egin du agerraldia Glasgowko Ibrox Stadiumean, Rangers FC taldearen aurka jokatuko duten Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partidaren atarian
Aitor Paredes eta Ernesto Valverde Glasgowko Ibrox Stadiumean izan dira, Rangers FC eta Athletic Cluben arteko final-laurdenetako partidaren atarian.
"Ez zait batere gustatzen faboritoez hitz egiten hasten garenean. Espazioekin oso ondo jokatzen duen eta goian jokalari arriskutsuak dituen talde handi bat da Rangers. Errespetu handia diegu, hala merezi baitute. Faboritoak garen ala ez, berdegunean erakutsi behar dugu", azpimarratu du Paredesek.
Bestalde, Valverdek ohartarazi duenez, Glasgowko partida "benetako su-proba izango da, egongo den giroagatik. Ikusleek asko bultzatzen dute eta eurak babestuta sentituko dira eta larunbateko porrotaren ordaina jaso nahi izango dute".
Erlazionatutako jokalariak

Erlazionatutako entrenatzaileak

Erlazionatutako partidak
Rangers FC - Athletic Club

