Sustatu zure errendimendua Nutrition by Athletic Clubekin

Sustatu zure errendimendua Nutrition by Athletic Clubekin

Lortu zure bertsiorik onena Klubeko nutrizio-adituek neurrira egindako nutrizio-plan batekin eta AZTI zentro teknologikoa ezagutuz

Athleticek Nutrition by Athletic Club aurkeztu du, Klubeko nutrizio-adituek eta AZTI zentro teknologikoak kudeatutako nutrizio-zerbitzu integrala, kirolariei edo euren osasuna eta errendimendu fisikoa hobetzea soilik bilatzen duten pertsonei zuzendua. Nutrition by Athletic Club osasun nutrizionalaren arloan esperientzia handia duten IMQk eta Sura Vitasanek babestuta dago, analitika zerbitzuan eta elikadura gehigarrietan kolaboratzaile gisa, hurrenez hurren.

Ikuspegi bakar eta pertsonalizatuarekin, pertsona bakoitzaren behar espezifikoetara egokitua, AZTIren LIPIWELL nutrizio-metodo zientifikoari eta Athletic bezalako klub baten kirol-errendimenduan aditua den ezagutzari esker markatutako helburuak.

 

Zer eskaintzen du Nutrition by Athletic Clubek?

  • Nutrizio-plan pertsonalizatuak: zure nutrizio-profilaren, kirol-helburuen, behar fisikoen eta ezaugarri zelularren arabera diseinatuak.
  • Aurrez aurreko kontsultak San Mamesen: Athletic Clubeko nutrizio-adituen laguntza jasoko.
  • Jarraipena app-aren bidez: gure app-a deskargatu zure nutrizio-plana jasotzeko, zure aurrerapenaren kontrol osoa eramateko, zure jarduera fisikoa erregistratzeko eta zure metrikak eguneratzeko.
  • Ehunka errezeta eta nutrizio-aholku dituzu eskura: hilero edo astero, zure planaren arabera, errezeta, nutrizio-eduki eta aholku berriak jasoko dituzu zure helburuak lortzeko eta motibazioa altu mantentzeko eta ikasten jarraitzeko.

Maila guztietarako planak

Nutrition by Athletic Clubek hainbat plan eskaintzen ditu, helburu eta konpromiso-maila ezberdinetara egokitzen direnak. Oinarrizko ikuspegi batetik, jarraipen aurreratuago batera arte, hauek dira Athleticen nutrizio integraleko zerbitzu berriak eskaintzen dituen planak:

  • BASIC plana: beren helburuetara egokitutako ikuspegiarekin eta Nutrition Score etengabe eguneratuta elikadura eta errendimendua hobetu nahi dutenentzat. DOAN lehen 4 hilabeteetan, merkaturatze-eskaintza gisa.
  • LION plana: gorputz-osaerari (muskulu-masa, gantza eta hezurra) buruzko ikuspegi pertsonalizatu eta zehatz batekin errendimendua optimizatu nahi dutenentzat. San Mameseko nutrizio-kontsultetan aurrez aurreko arreta eskaintzen da.
  • PRO plana: beren metabolismoaren analisi aurreratua nahi duten atletei zuzendua, doitasunezko odol-analisi baten bidez (lipidomikoa). Analisi horrek nutrizio-estrategia bat sortzen du, ad-hoc diseinatua, beren gorputza eta errendimendua hurrengo mailara eramateko. San Mameseko nutrizio-kontsultetan aurrez aurreko arreta eskaintzen da.
     

NIRE PLANA AUKERATU NAHI DUT

 

Lehen lau hilabeteak dohainik!

Nutrition by Athletic Clubek promozio berezi batekin ospatuko du bere merkaturatzea, BASIC planaren lau hilabeteak doan barne hartzen dituena, baita % 20rainoko deskontuak ere Bazkide edo Club Athleticeko kideentzat plan aurreratuenetan (LION eta PRO)*. 

LORTU ZURE BERTSIORIK ONENA!


*Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta merkaturatze-eskaintzaz gozatu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena.