“Denboraldiko azken txanpa honetara oso ondo iritsiko gara”

“Denboraldiko azken txanpa honetara oso ondo iritsiko gara”

David Aznarren ustez, taldea bere bertsiorik onena ematen ari da eta prest dago igande honetan maila mantentzeko borrokoan dagoen Levanteri aurre egiteko.

Liga F-ko 25. jardunaldiak emakumezkoen futboleko klasiko bat ekarriko du. Igande honetan, 16:00etatik aurrera (DAZN, Movistar), Athletic Clubek Levanteren aurka jokatuko du Lezaman. David Aznarrek, komunikabiderik agertu ez den agerraldian, sailkapenarern goialdean jarraitzeko eta hirugarren postua lortzeko hitzordu garrantzitsu bati buruzko iritzia eman du.

"Denboraldiaren azken zatiari honi, zorionez, sailkapeneko goiko postuengatik borrokatzen helduko diogu. Partida gutxi geratzen zaizkigu etxean, eta ahalik eta puntu gehien erdietsi behar ditugu aukera matematikoak jarraitzen izateko", esan du entrenatzaileak. Gainera, azken egunetan Klubak argitaratutako albisteei dagokienez honako hau esan du: "Taldea oso eskertuta dago hurrengo jardunaldian San Mamesen jokatu ahal izateagatik". Hori apirilaren 27an izango da, UDCA Teneriferen aurka. "San Mames ere gurea dela gero eta gehiago sentitzen dugu, eta jendeak beti erantzun du", esan du.

Entrenatzaile zuri-gorria jendea animatzea eta bere futbolariekin ilusionatzea nahi du "egoera historiko eta polit baten aurrean" daudelako. "Azkeneraino borrokatuko dugu, ea Lezamara datorren jendea izpiritu berdinarekin kutsa daitekeen".

Gainera, eta Athleticen orainari dagokionez, Aznar harro agertu da hain talde gaztea egiten ari den lanarekin: "exijentzia eta presio honekin lehiatzen ari dira". Teknikariarentzat taldea asko hazi da eta une zailetan sufritzen ikasi du. "Bertsiorik onena ikusten ari gara eta oso ondo iritsi gara denboraldiaren azken txanpa honetara", ziurtatu du.


“Levante UD hobera egiten ari da”

Igandean lehoiek aurkari oso arriskutsua izango dute aurrean. David Aznarrek adierazi zuen bezala, Buñolen egutegiaren lehen jardunaldian nagusitzea zein zaila izan zen gogoratu du: "Ez genuen espero Levante hain behean egotea. Kosta egin zaie jaitsieratik irtetea, eta orain hobera egin dute. Badakite bizpahiru neurketa irabaztearen mende daudela salbazioa lortzeko. Norgehiagoka zaila izango da, eta ahalik eta gehien eskatuko digu. Beharrarekin jokatuko dute, eta horrek egiten ditu arriskutsu. Bi klub historikoren arteko lehia izango da".