
Athletic Club eta Bilbao Basket: "Bilbon amets handiak ditugu"
Athletic Club eta Bilbao Basket: "Bilbon amets handiak ditugu"
Aitor Paredes eta Harald Frey elkar animatzeko bideo baten protagonistak dira, bi taldeek aste honetan Bilbon izango dituzten hitzordu europarrei begira
Athletic Clubek eta Bilbao Basketek bideo bat egin dute elkarrekin, "Bilbon amets handiak ditugu" lelopean. Bertan, bi taldeek elkar animatzen dute aste honetan jokatuko dituzten Europako hitzordu nagusiei begira: FIBA Eurocupeko finaleko joaneko partida eta Europa Ligako final-laurdenetako itzulerakoa.
Surne Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko finaleko joaneko partida jokatuko du asteazkenean Miribillan, PAOKen aurka. Bestalde, Athletic Clubek ostegunean jokatuko du San Mamesen Europa Ligako final-laurdenetako itzulikoa Rangers FC taldearen aurka, maiatzaren 21ean Bilbon jokatuko den final irrikatu horretarantz aurrera egin nahian.
Bideoan, Aitor Paredesek, Athletic Clubeko defendatzaileak, eta Harald Freyk, Bilbao Basketeko antolatzaileak, euren kamisetak eta trebetasunak trukatu dituzte Lezaman, zaleei mezu bateratua helarazteko asmoz: "Bilbon amets handiak egiten ditugu. Jarraitu amesten! Zorte on Bibao Basket. Zorte on Athletic Club".