Nottinghamera bidaia Premierreko finalaren bila

Nottinghamera bidaia Premierreko finalaren bila

Athleticek The City Ground-en jokatuko du astearte honetan (20:00etan Athletic Youtuben), txapelketa ospetsuaren titulurako finalaren txartela eskuratzeko

Athletic Club Nottinghamera joango da gaur arratsaldean, Manchesterren, Premier League Internacional Cupeko finalean lehen aldiz sartzeko ilusioarekin. Nottingham Forest taldearen aurkako partida astearte honetan jokatuko da, 20:00etan (19:00etan Inglaterran), The City Ground zelaian. Neurketa, zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Youtuben bitartez.

Forestek, Athleticek bezala, Txapeldunen Ligako postuetan dagoen talde nagusiarekin ametsezko denboraldi bat bizi du, eta Danimarkako Nordsjaelland nokeatu ondoren finalerdietarako sailkatu da. Kanporaketa honetako irabazleak Fulham-Olympique taldearen aurka neurtuko ditu indarrak finalean.

Espedizioa, oraingo honetan Bilbao Athleticeko talde teknikoak gidatzen duena, 18 futbolarik osatzen dute, gehienak bigarren taldekoak eta  Ohorezko Mailako Gazte Mailako hiru jokalari, Telmo Zarandona, Iñigo Sainz de Leciñana eta Unax Urzaiz.

Jokalarien zerrenda honako hauek dira: Gastesi eta Gamen (atezainak); Johaneko, Duñabeitia, Ebro, Elias, Monreal, Elias eta Zarandona (atzelariak); Rego, Lete, Eneko Aguilar, Sainz de Leciñana (erdilariak) eta Azkune, Olabarrieta, Ibai Sanz, Hierro eta Unax Urzaiz (aurrelariak).