
Valverde: "Athleticen historiako Europako hirugarren finalerdia jokatu nahi dugu"
Valverde: "Athleticen historiako Europako hirugarren finalerdia jokatu nahi dugu"
Entrenatzaile zuri-gorriak Maroan Sannadirekin batera egin du agerraldia San Mamesen, bihar Rangers FC taldearen aurka Europa Leagueko finalaren aurreko kanporaketarako txartela bilatu aurretik
Maroan Sannadik eta Ernesto Valverdek Rangers FC-ren aurkako Europa Leagueko final-laurdenetako itzulerako partida garrantzitsuaren aurretik komunikabideek egindako galderei erantzun diete. Lehoiek, finalerdietatik pauso batera, giro paregabea aurkituko dute San Mamesen. Maroanek honela egingo dio aurre: "Egun batean amestu genuena bizi nahi dugu. Final-laurdenak dira, baina urduritasunik gabe goaz. Garaipen handi batetik gatoz, konfiantzaz beteta. Talde oldarkor eta maila handiko jokalari baten aurka kanporaketa pasatzea amesten dut. San Mamesen giro bikaina bizitzea espero dut, ziur irabazteko gertuago egoteko lagungarri izango zaigula".
Ernesto Valverdek, bere aldetik, jokoan bakarrik zentratzeko ideia azpimarratu du, nahiz eta Katedralean egongo den giro- eta emozio-karga handiaren jakitun den: "Irabazten duenak, txapelketan jarraitzen du. Partida bakarra da. Neurketa garrantzitsua jokatuko dugu, Athleticen historian hirugarren aldiz Europako finalerdi bat jokatzeko. Aurkaria errespetatu behar dugu, talde bikaina delako, joanekoan erakutsi zuten eta historia bat dute defendatzeko. Dena emango dugu, indarberrituta gatoz eta Europa Leaguen jarraitzeko ilusioa dugu ".