Lehoiek hirugarren postua lortzeko borrokan jarraitzen dute

Lehoiek hirugarren postua lortzeko borrokan jarraitzen dute

Larunbat honetan, 16:00etatik aurrera, Fuenlabradan Madrid CFF taldearen aurka jokatuko dute F Ligako jardunaldi berri batean

Joan den asteburuan amaitu zen bezala dago dena, Athletic Clubentzat behintzat, Atletico Madrilek jarraitzen duen hirugarren postutik puntu batera baitago. Lehoiek eta koltxoneroek euren partidak galdu zituzten eta F Ligako hitzordu berri honetan zuri-gorriekTxapeldunen Ligarako txartela ematen duen postua lortzeko borrokarekin jarraituko dute. Larunbat honetan, Athletic Fuenlabradara joango da Fernando Torres futbol-zelaian Madrid CFF lehiakor baten aurka jokatzeko. Athleticek zazpigarren garaipena jarraian lor dezake etxetik urrun, etxean puntu batzuek nola ihes egin duten ikusi ostean.

Joan den igandean Levantek irabazi zuen Lezaman eta David Aznarren taldeak hirugarren postua eskuratzeko aukera galdu zuen Atletico Madrilek FC Barcelonaren aurka galdu ostean. Txapelketa amaitzen ari da eta talde guztiek sakatzen dute sailakpenaren goialdean eta behealdean. Athleticek bere etxean indartsu den talde baten aurka jokatuko du. Vilaren taldeak 28 puntu ditu eta une honetan jaitsieratik sei puntura daude. Hori bai, ezin dira lasaitu eta etxeko azken bi konpromisoak irabazi ondoren, bilbotarrei irabazteak edozein mehatxu mota urruntzea ekarriko luke. Bost neurketa falta dira.

Madrid CFFk plantillaren birmoldaketa handia egin zuen joan den udan eta Ana Gonzalez, Itzi Pinillos, Lucia Pardo, Luany edo Gio (biak Brasilgo internazionalak) bezalako erreferentzia handiak taldetik irtetzen ikusi zituen. Taldean urteak daramatzaten jokalariak mantentzen dira: Paola Ulloa, Monica, Cometti, Villafañe, Karen Araya, Flor Bonsegundo edo Cris Libran. Maila handiko futbolariak eta kasu batzuetan eskarmentu handikoak. Hori da neguko merkatuan sartu den azkenetariko baten kasua: Natasha Andonova. Mazedoniako internazionala Levante UD taldetik joan zen Saudi Arabiako ligan probatzera eta Espainiako ligara itzuli da Madrileko taldean parte hartzeko denboraldi amaierara arte.

Joaneko partida oso parekatua izan zen Lezaman eta Maitane Vilariñok 75. minutuan sartutako golak bakarrik erabaki zuen norgehiagoka berdinketa hautsiz. Athleticek hutsik ez egiteko presioarekin jarraitzen du eta Madrid CFFk ezustekorik gabe iritsi nahi du urte amaierara. Norgehiagoka oso liskartsua izango dela aurreikusten da, non fisikoak, partiden pilaketaren ondorioz ahultzen denak, paper erabakigarria izango duen.

David Aznarrek ezin du Clara Pinedo erabili lesionatuta dagoelako, eta lehoiek lehiarako sugarra azkenera arte bizirik mantentzen saiatuko da. Gainera, datorren igandean, apirilak 27, San Mames izango da UDCA Teneriferen aurkako hurrengo konpromisoaren eszenatokia. Aurretik, taldeak etxetik kanpo lortutako emaitzen bolada bikainean jarri behar da arreta.