Manchester United-Athletic Club partidarako sarrerak

Manchester United-Athletic Club partidarako sarrerak

Maiatzaren 8 (osteguna) egunean Old Trafford zelaian jokatuko den partidarako sarrerak eskuratzeko bazkideen izen-emateari buruzko informazioa

Manchester United-Athletic Club maiatzaren 8an Old Trafford zelaian jokatuko den partidarako sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek Bazkideen Txokoan eman ahal izango dute izena (Prozesuetan izena ematea / Kanpoko partidetarako sarrerak) Klubeko webgune ofizialean.

Izena emateko epea: apirilaren 23an (asteazkena) hasi eta apirilaren 25ean (ostirala) bukatu, 10:00ak arte. 

Manchester United taldeak 3.766 sarrera bidali dizkio Athletici. Horietatik, Athletic Clubek bere konpromisoetarako 580 sarrera gordeko ditu. Sarreren prezioa 40 €koa da.