
Club Athleticeko 188 jarraitzailek Manchester United taldearen aurkako partidarako sarrera bat eskuratu ahal izango dute
Club Athleticeko 188 jarraitzailek Manchester United taldearen aurkako partidarako sarrera bat eskuratu ahal izango dute
Kolektibo honetako kideek, maiatzaren 8an, Europa Leagueko finalerdietako itzulerako Manchester United eta Athletic Cluben arteko joaneko norgehiagoka ikusi ahal izango dute
Apirilaren 23tik (asteazkenetik) hilaren 25ko (ostiraleko) 10:00ak arte, maiatzaren 8an, Manchester hirian, Manchester United eta Athletic Club taldeen arteko neurketa ikusi nahi duten Club Athletic jarraitzaileek Club Athleticen webguneko "Nire Kontua / Beste zozketa batzuk" area pertsonalean izena eman ahal izango dute. 188 sarrera bideratuko dira kolektibo honentzat.
Eta honelako zozketetan parte hartu nahi baduzu eta oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, bat egin orain eta hasi abantaila guztiez gozatzen!