Athletic Clubeko aldizkari berezia: 101 pasadizo zuri-gorri

Athletic Clubeko aldizkari berezia: 101 pasadizo zuri-gorri

Gozatu Athleticen historiako pasarte bitxien errepertorio berezi honetaz, horietako asko ezezagunak baitira athleticzale askorentzat

Ba al zenekien Europako Koparen eta Urrezko Baloiaren asmatzaileak San Mamesen jokatu zuela? Edo jokalari zuri-gorri bat txiza egiten hasi zela zelai barruan? Hitz egin dizute Maine Roadeko aldageletako tunelean izandako borrokaz? Edo penaltia kanpora jaurti zuela lehoi batek, arbitroa erratu zelako?

Pasadizo horiek, eta askoz gehiago, 101 bitxikeriak osatu arte, Athletic Clubeko 75. aldizkari ofizialean aurkituko dituzu, online goza dezakezun argitalpenean.

IRAKURRI 75. ALDIZKARIA 

Ale berezi honen helburua hamarkada guztietako pasarte zuri-gorri ezezagunak edo gutxi ezagunak ezagutaraztea da, ziur aski gizarte-masari irakurketa atsegina eskainiko diotenak. Azken finean, Athletici eta bere protagonistei buruzko ezagutza landu nahi duen argitalpena da, pasadizo dibertigarrien, lehoien balentrien eta albiste triste batzuen bitartez. Hori guztia 100 orrialde pasatxotan laburbilduta.