Bilbao Athletic-CYD Leonesa partidarako zaleen sarrera

Bilbao Athletic-CYD Leonesa partidarako zaleen sarrera

Larunbatean (16:00) liderraren aurka lehoikumeek jokatuko duten norgehiagokaren ikusmina ikusita, Lezamara garraio publikoan joatea gomendatzen da, eta, ibilgailu pribatua erabiliz gero, La Cruzeko industrialdean aparkatzea Klubeko parkinga osatzen denean

Athletic Clubek dei egiten die larunbat honetan Lezamara CYD Leonesaren aurka Bilbao Athleticek jokatuko duen partidara (16:00) joatea pentsatuta duten zaleei, partidura aldez aurretik joan daitezen. Bigarren talde zuri-gorria seigarren postuan dago, eta igoerako play offetako postuetan sartu nahi du. Kanpoko taldea lidertzan da bost jardunaldiren faltan.

EROSI BILBAO ATHLETIC - CYD LEONESA PARTIDARAKO SARRERAK

Klubak, Lezamako trafikoari eta udal-ordenamenduari eragiten ez dion funtzionamendu ordenatu baten mesedetan, ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du partidara hurbiltzeko. Ibilgailu pribatua erabiliz gero, instalazio zuri-gorrien lurpeko parkinean erabilgarri dagoen espazioa bete ondoren, jarraitzaileei Lezamako La Cruz poligonoan aparkatzeko eskatzen zaie, zelaitik oso gertu. Bertara sartzeko, honako grafiko hauek erantsi ditugu.