
Club Athletic: Athletic Club-Deportivo Alaves neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club-Deportivo Alaves neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko LaLiga EA Sportseko hogeita hamabosgarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra apirilaren 28an, astelehenean, hasiko da
Maiatzaren 11an, igandean, 18:30ean, jokatuko den Athletic Club-Deportivo Alaves neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa apirilaren 28ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.
SARRERAK CLUB ATHLETIC PREMIUM
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!