
Club Athleticen 188 jarraitzailek Manchesterrerako sarrera eskuratu dute
Club Athleticen 188 jarraitzailek Manchesterrerako sarrera eskuratu dute
Eskaerak aurkezteko epea itxi ondoren, 1.020 kidek eskatu dute Europa Leagueko Manchester United - Athletic Club partida zuzenean ikusteko
Manchesterren aurka maiatzaren 8an jokatuko den partidarako sarrerak eskatzeko epea amaitu ondoren, Club Athleticentzat erreserbatutako 188 sarrerak esleitzeko zozketa egin da. Zenbaki sariduna 526 izan da.
Honako hauek izan dira sarrera 1 edo 2 erosteko aukera eman duten eskatzaileak.
*Segurtasun irizpideak direla medio, Ordainketa egiten hasi aurretik, prozesu berean osatu beharko dute eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana). Ordainketa egin ondoren, sarrerak San Mameseko leihatiletan jaso behar dira hurrengo ordutegian: maiatzaren 3an, larunbata, 10:30etik 20:00etara, eta maiatzaren 4an, igandea, 10:30etik 13:30era.
Horrelako abantailetaz gozatu nahi baduzu, egin zaitez Club Athleticeko kidea orain!