Pekek eta Clara Pinedok alta jaso dute

Pekek eta Clara Pinedok alta jaso dute

Bi jokalariak deialdian sartu dira bihar UDCA Teneriferen aurka San Mamesen jokatzeko

Ainize Barea "Peke" eta Clara Pinedori alta medikoa eman diete Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoek. 33 urteko Arrigorriagako aurrelaria berriro lehian arituko da, abuztuan erditu eta urtarrilean entrenamenduak bakarka hasi ondoren. Pixkanaka, lan-karga metatzen joan da, eta asteak daramatza gainerako taldekideekin entrenatzen.

Bilbotar erdilariaren kasuan, gihar iskiosuraleko lesio baten errekuperazioa izan da, otsailaren amaieran gertatu zena eta F Ligako azken zazpi jardunaldiak galtzea eragin diona, baina azken hilabetean taldeari laguntzeko prest dago Pinedo.