Club Athletic Premium: FC Barcelonaren aurkako LaLigako azken partidarako sarrerak eskuratu

Club Athletic Premium: FC Barcelonaren aurkako LaLigako azken partidarako sarrerak eskuratu

Bihar, 10:30ean, 24 orduko epe esklusiboa irekiko da, kolektibo horretako kideek denboraldiko azken jardunaldira joan ahal daitezen

LaLiga partida handi batekin amaituko da San Mamesen. FC Barcelona izango da lehoien azken aurkaria jokoan asko izan dezakeen jardunaldian. Eskari handiko neurketa hauetan ohikoa denez, Club Athletic Premiumeko jarraitzaileek lehentasuna dute sarrerak erosteko. Club Athletic Premium egin zaitezke hemen.

Club Athletic Premiumek abantaila ugari ditu; izan ere, Club Athletic-ek eskaintzen dituen onura guztiak biltzen ditu eta, gainera, Europako txapelketako partidetarako, San Mameseko Kopako balizko kanporaketetarako eta FC Barcelona, Real Madrid eta Realaren aurkako LaLigako partidetarako sarrerak erosteko 24 orduko epe esklusiboa du. Premium jarraitzaileek AC Museorako doako sarrera jasoko dute eta 30 euroko kupoia LaLigako partidetarako sarrera bat erosteko (promozio honetatik kanpo egongo dira Barcelona, Real Madrid eta Realaren aurkako partidak).

Club Athletic-eko kide bazara eta Premium egin nahi baduzu, sartu "Harpidetzaren kudeaketa" atalean zure arlo pribatuan. Oraingo harpidetza baliatu duzun hilabeteen arabera, tarifa berriaren gaineko deskontua aplikatuko dizugu.

Gogoratu Club Athletic-en harpidetzak Athletic Club Fundazioak dohaintza gisa burutzen dituen proiektuak babesteko erabiltzen direla. Eskerrik asko!

Zalantzarik baduzu, FAQak kontsulta ditzakezu.