
Club Athleticeko 15 kidek Getaferen aurkako partidarako sarrerak eskuratu ditzakete
Club Athleticeko 15 kidek Getaferen aurkako partidarako sarrerak eskuratu ditzakete
Eskaerak aurkezteko epea itxi ondoren, 42 lagunek LaLigako Getafe CF - Athletic Club partidarako etxetik kanpoko sarrerak eskatu dituzte
Maiatzaren 15ean, ostegunean, Getafe CF-ren aurkako partidarako sarrerak eskatzeko epea amaituta, Club Athleticentzat erreserbatutako 15 sarrerak esleitzeko zozketa egin da. Zenbaki sariduna 15a izan da.
Sarrera 1 edo 2 erosteko aukera duten eskatzaileen zerrenda kontsulta dezakezu.
Sarrera bat lortu dutenek hurrengo 72 orduetan ordaindu beharko dituzte* sarrerak, posta elektronikoz bidali zaien online ordainketa-pasabidearen bidez.
Ordainketa egin aurretik, segurtasun-gaiak direla medio, prozesu berean eskatutako bidaia-planaren dokumentua (sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NAN eta bidaia-plana) osatu beharko dute. Ordainketa egin ondoren, hurrengo egunetan PDF formatuko sarrerak jasoko dituzte posta elektronikoaren bidez. Sarreren bidalketa ez da hasiko erosketa-epea amaitu arte kolektibo guztientzat (ez bazkideentzat bakarrik).
Zuk ere horrelako abantailak baliatu nahi badituzu, batu zaitez Club Athleticera!