"Asko dugo jokoan eta oso partida garrantzitsua da"

"Asko dugo jokoan eta oso partida garrantzitsua da"

Derbiaren garrantziaz jabetuta, Valverdek azpimarratu du "irabazteko eta sentsazio onak hartzeko aukera berria" dela

Entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretoan artatu ditu komunikabideak Real Sociedad eta Athletic Cluben arteko LaLigako 34. jardunaldiaren aurretik. Europa Leagueko finalerdietako joaneko partidaren ostean, Ernesto Valverdek taldea ondo dagoela eta derbia jokatzeko gogoz dagoela azpimarratu du: "Ondo gaude, porrotak min eman digu, baina oraindik gauza asko ditugu jokoan, besteak beste, biharko partida, derbia, eta LaLigan defendatzeko posizio ona dugu. Indarberritu egin behar gara eta partida honi aurre egin behar diogu".

Aurkariari dagokionez, Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu duenez, "talde zaila da, sendoa eta oso lehiakorra, baina baja garrantzitsuak izan ditu denboraldi honetan, eta jokalari horiek ordezkatzea oso zaila da. Europan sartzeko aukera dute eta, gainera, Imanolekin ezohiko egoera hori normalizatu dute, Europan hainbat urtez sartzea. Badakigu amaiera arte borrokatuko dutela ".

"Asko dago jokoan beraientzat eta guretzat, eta partida garrantzitsua da. Haiek indartsu doaz eta gu ere bai, sailkapena alde batera utzi behar da, puntu aldeak ez du gehiegi esan nahi derbi batean. Gure jokoa egin beharko dugu eta haiek ez dezatela berea egin. Irabazteko aukera berri bat izango da", azaldu du Valverdek.

Nico Williamsen pubalgiaz galdetuta, zuri-gorri entrenatzaileak jokalariak egiten ari den esfortzua azpimarratu du: "Pubalgiaren arazoa aspalditik darama arrastaka. Aspalditik ari da horretan. Aurreko partida oso gaizki bukatu zuen eta ezin izango da bihar egon. Egunez egun baloratu behar dugu ".