Beteranoen garaipena Haron
Talde zuri-gorriak anfitrioien aurka neurtu zituen indarrak asteburuan Errioxako hirian ospatu den Athleticeko peñen urteko biltzarra dela eta
Beteranoen Athletic Club Haron izan zen asteburuan Errioxako hirian egin den peñen urteroko biltzarra dela eta.
Talde zuri-gorriak 1-6 irabazi zion SD Harori Agirregomezkorta (bi aldiz), Ibon Gutierrez, Aitor Ramos, Madariaga eta Jonan Izarra jokalarien golekin.
Beroa protagonista izan bazen ere, Athleticeko peñakide askok kolorea eman zioten El Mazo udal-zelaiko harmailei.