300 futbolarik baino gehiagok hasi dituzte entrenamenduak Athletic Clubeko futbol eskolan

300 futbolarik baino gehiagok hasi dituzte entrenamenduak Athletic Clubeko futbol eskolan

Benjaminetatik kadeteetara, ehunka jokalari entrenatzen ari dira jada Lezaman, harrobi zuri-gorria prestatzeko erabiltzen den metodologiarekin

Athletic Clubeko Eskola abian da. Joan den ostiral eta igandeko jardunaldietan 300 futbolarik baino gehiagok euren ekipazio pertsonalizatuak jaso eta entrenamenduak hasi dituzte Lezaman.

Athletic Club Eskolaren helburua, Lezamako metodologiaren bidez, parte-hartzaile bakoitzaren futbol garapena eta pertsonala erraztea da. Ordu eta erdiko saioetan, teknikari profesionalekin batera, gazteek beren talentu indibiduala indartu eta jokoaren ulermena ingurune pribilegiatu batean, Athletic Clubeko lehen mailako instalazioetan, hobetuko dute. Entrenamendu bakoitzak plan espezifiko bat jarraituko du, alderdi taktikoak, teknikoak, fisikoak eta mentalak ikuspegi profesional batetik landuko duena.

Maiatzeko plaza guztiak bete ondoren, Athletic Clubeko futbol eskolak zabalik ditu ekainerako izen-emateak. Lezaman profesionalekin eta lehen mailako metodologia batekin entrenatu nahi baduzu, eman izena orain!

EMAN IZENA ATHLETIC CLUBEKO ESKOLAN