
Bilbao Basketen ohorezko sakea bere 25. urteurrenean FIBA Europe Cup titulua eskuratzeagatik
Bilbao Basketen ohorezko sakea bere 25. urteurrenean FIBA Europe Cup titulua eskuratzeagatik
'Beltzezko gizonak' San Mamesen omenduak izango dira, Athletic Clubek eta Alavesek datorren igandean, maiatzaren 11n, jokatuko duten partidaren hasieraren aurretik, 18:30ean
Athletic Clubek Surne Bilbao Basket taldea omenduko du Athleticek eta Alavesek San Mamesen jokatuko duten derbiaren atarian, maiatzaren 11n, igandean, 18:30ean.
Bilboko saskibaloi klubak ohorezko sakea egingo du FIBA Europe Cup txapelketan lortutako garaipena eta 25 urteko historia ospatzeko. Pasaden apirilaren 23an lortutakoa, Bilbao Basketen lehen titulu profesionala da, klubaren mende laurdena ospatzeko motibo zoragarria izan dena.
Horrela, Athleticek hiriko kirol ikurretako bat den Bilbao Basketek lortutako mugarria historikoa aitortu nahi du, gure Klubaren baloreekin hainbatetan bat egiten duen taldea baita: dedikazioan, ahaleginan edo kide izatearen sentimenduan, besteak beste.