
Nazioarteko aintzatespena Athletic Cluben webguneari
Nazioarteko aintzatespena Athletic Cluben webguneari
Klubaren webgune ofizialak Webby Sarietako, Interneteko bikaintasuna aitortzeko sari ospetsuenetako, mobile esperientzia onenaren ohorezko aipamena jaso du
Athletic Cluben webguneak, iaz estreinatutakoak, ohorezko aipamena jaso du Webby Sarien 2025. edizioan, nazioarteko online munduko sari ospetsuenetakoan.
Arte eta Zientzia Digitalen Nazioarteko Akademiak (IADAS), 3.000 kide baino gehiagok osatutakoak, ohorezko bi aipamenetako bat eman dio Athleticen webguneari (Worköholics agentziarekin batera sortua) "Mugikorreko erabiltzaile-esperientzia onena" kategorian. Bertan, "Sing Sing" filmaren webguneak eta Spotifyren "Song Psychic" plataforma izan dira irabazle. Aipamen hori oso garrantzitsua da Klubak bere zaleek mugikorretan duten esperientzia optimizatzeko duen helburuarentzat; hau da, weborri ofizialera bisiten %80 inguru egiteko erabiltzen diren gailuentzat.
70 herrialde baino gehiagotako ia 13.000 hautagaitzak aukeratu dituzte aurten sarietarako kategoria ezberdinetan, eta sari nagusiak maiatzaren 12an New Yorken egingo den galan banatuko dira.
The Webby Awards 2025 – "Web esperientzia onena gailu mugikorretan" kategoria:
- Irabazleak (2): Song Psychic Spotify, Sing Sing.
- Nominatuak (3): Apple Inteligence, Benefit Cosmetics, The Ringer.
- Ohorezko aipamenak (2): Athletic Club, Mission 2035.
Premios Webby-ri buruz
The New York Times egunkariaren arabera, Webby Sariak Interneten bikaintasuna aitortzeko nazioarteko sari nagusiak dira: webguneak eta mugikorrak; bideoa eta zinema; publizitatea, bitartekoak eta harreman publikoak; aplikazioak eta softwarea; sare sozialak; podcastak; adimen artifiziala, murgiltzea eta jokoak; eta sortzaileak.
1996an sortu ziren, eta azken edizioan ia 13.000 hautagaitza jaso dituzte mundu osoko 70 herrialde baino gehiagotatik. Webby Sariak Arte eta Zientzia Digitalen Nazioarteko Akademiak (IADAS) ematen ditu eta bere bazkide eta babesleen artean Adobe, LinkedIn, Verizon, Meltwater, KPMG edo The Wall Street Journal daude.
Weborria: webbyawards.com