Raul lehoi ohiaren heriotza

Raul lehoi ohiaren heriotza

Sestaotarra atzelaria izan zen 1968/69 denboraldian Kopa irabazi zuen taldean eta sei partida jokatu zituen Athletic Clubekin

Raul Lopez Campos, Athletic Clubeko jokalari ohia, atzo hil zen Burgosen, 80 urte zituela. Sestaoko atzelariak elastiko zuri-gorria jantzi zuen sei partida ofizialetan, Kopako bi 1964/65 denboraldian, eta Ligako lau 1968/69an. Urte horretan, Rafa Iriondok aulkitik zuzendutako taldea Kopako txapeldun izan zen Elche CF-ren aurka finala irabazita.

Sestaotarra 1965/66 denboraldian iritsi zen Unión Sport San Vicentetik Athletic Clubera bigarren taldean aritzeko eta urte horretan bertan CD Condalen aurkako kanporaketako Kopako bi partidak jokatu zituen Piru Gainzaren aginduetara. 1968/69 denboraldira arte itxaron beharko zuen berriro lehoi gisa aritzeko, RCD Espanyol, RC Deportivo, Cordoba CF eta Atletico de Madriden kontra.

Ondoren, Raul bost denboraldiz aritu zen Burgos CF taldean, horietako bi Lehen Mailan, eta jokalari garrantzitsua izan zen bere hamaikakoetan. Bere ibilbidea Barakaldo CF-en amaitu zuen, bi urtez bertan jokatuta. Oroimenezko agur-ofizioa asteazken honetan izango da, 19:00etan, Barakaldoko beilatokian.

Athletic Clubek besoko beltza izango du Alavesen aurkako derbian, eta bere doluminak helarazi nahi dizkie familiari eta jokalari ohiaren gertuko pertsonei.