
Deialdia: Manchester United-Athletic Club (Europa League, 1/2 itzulikoa)
Deialdia: Manchester United-Athletic Club (Europa League, 1/2 itzulikoa)
Ernesto Valverdek 24 jokalari deitu ditu maiatzaren 8an, ostegunean, Old Trafforden jokatuko den partidarako
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak 24 jokalari deitu ditu maiatzaren 8an, ostegunean, 21:00etan, Old Trafforden Manchester United taldearen aurka UEFA Europa Leagueko finalerdien itzuliko partida jokatzeko. 4.000 athleticzale inguru egongo dira taldeari laguntzen Ingalaterrako hirian.
Taldea asteazkenean aterako da Loiuko aireportutik, 11:00etan, eta Manchesterreko hotelera 12:45ean iritsiko da (Ingalaterrako ordua). Espedizioa Hyatt Regency Manchester hotelean geratuko da.
Athletic Cluben deialdia:
Unai Simon, Agirrezabala, Santos, Gorosabel, Paredes, Yeray, Vesga, Berenguer, A. Djalo, Guruzeta, Nuñez, I. Lekue, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Unai G., Maroan, Jauregizar, Prados, Canales, Adama, Olabarrieta, Rego eta Varela.