Erdilari zuri-gorria berdegunera sartu eta minutu gutxira ordezkatu behar izan zuten
Beñat Pradosek UEFA Europa Leagueko finalerdietako itzulerako partidako hamar minutu besterik ez zituen jokatu ahal izan Manchester Uniteden aurka.
Erdilari nafarrak sarrera gogorra jaso zuen, epaileak zigortu ez zuena, eta horrek zauri ebaki-odoluritua eragin zion eskuin hankako aurreko aldean. Bilakaeraren zain geratzen da.