
Fundazioa |
Beteranoak, Peña Sporten mendeurreneko ekitaldietan
Beteranoak, Peña Sporten mendeurreneko ekitaldietan
Athletic Clubek lagunarteko partidak jokatuko ditu larunbat honetan Tafallako taldearen eta Osasunaren aurka
Beteranoen Athletic Clubek lagunarteko txapelketa jokatuko du du larunbat honetan San Francisco zelaian Peña Sport eta Osasunaren aurka, Tafallako erakundearen mendeurrena dela eta.
Rafa Dehesak honako jokalariak deitu ditu: Asier Abad, Carlos Castilla, David de Paula, Aitor Aguirre, Raul Guerrero, Jonan Izarra, Eneko Boveda, Goio Soria, Bixente Uriz, Anton Arteaga, Mikel Balenziaga, Joseba Garmendia, Javi Eraso, Iker Madariaga, Anton Olondo, Ion Velez eta Mario Sanchez.