
Fundazioa |
Athleticen beteranoen taldeak garaipen eta porrot bat erdietsi du Peña Sporten mendeurrenean
Athleticen beteranoen taldeak garaipen eta porrot bat erdietsi du Peña Sporten mendeurrenean
Talde beterano zuri-gorriak 1-0 mendean hartu du CA Osasuna eta 3-0 galdu du Tafallako taldearen aurka
Athletic Clubeko beteranoen taldeak Peña Sporten mendeurreneko ospakizunetan parte hartu zuen Tafallako taldearen eta CA Osasunaren aurka bi norgehiagoka jokatu dituelarik.
Talde zuri-gorriak, Javi Eraso eta Mikel Balenziaga buru zituela, 1-0 irabazi zion talde gorritxoari, eta jardunaldiko bigarren partidan 3-0 galdu zuen Peña Sporten aurka.
Denboralearen eta euriaren gorabehera gaindituta, bi partidek ikusmin handia eta giro ona izan zuten.