
Gazteen Txapeldunen Kopako Athletic Club - Real Madrid partidarako sarrerak
Gazteen Txapeldunen Kopako Athletic Club - Real Madrid partidarako sarrerak
Lehoikumeek Lauko Finalerako txartela izango dute jokoan igande honetan, maiatzaren 18an, Lezamako 2. zelaian jokatuko den itzulerako partidan
Athleticek Real Madrid hartuko du igande honetan Lezaman, Gazteen Txapeldunen Kopako final-laurdenetako itzuliko partidan. Joanekoan Valdebebasen lortutako berdinketaren ondoren, Adrian Esteveren mutilek maiatzaren 26tik ekainaren 1era jokatuko den Ponferradako El Toralinen jokatuko den Lauko Finalerako txartela izango dute jokoan.
Partida 12:00etatik aurrera jokatuko da Lezamako 2. zelaian eta bertara sartzeko, edukieraren kontrolari begira, Athletic Clubeko sarreren webgunean doako sarrera bat eskuratu beharko da. Gainera, Youtubeko profil ofizialean emitituko da zuzenean.
Txapeldunen Kopari buruz
Txapelketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako zazpi txapeldunek eta multzo guztietako bigarren sailkatuen arteko onenak parte hartzen dute. Athletic Clubez gain (2. multzoa), RC Deportivo (1. multzoa), FC Barcelona (3. multzoa), Real Betis (4. multzoa), Real Madrid (5. multzoa), UD Las Palmas (6. multzoa), Valencia CF (7. multzoa) eta CD Tenerife (bigarren sailkatua) sartu dira.
Sari gisa, Txapeldunen Kopako finala jokatuko duten bi finalistek UEFA Youth League-n parte hartzeko aukera izango dute. Txapelketa horretan, Txapeldunen Ligara sailkatzen diren maila goreneko taldeetako gazte guztiek hartzen dute parte. Gainera, lehen taldeak Txapeldunen Ligara sartzea lortzen badu, gazteek ere txapelketa horretan parte hartuko lukete.
Joaneko partiden ondoren, hauek izan dira emaitzak:
- CD Tenerife 0 - 6 RC Deportivo
- Valencia CF 2 - 2 FC Barcelona
- Real Madrid CF 1 - 1 Athletic Club
- UD Las Palmas 1 - 3 Real Betis Balompié