
Emakumezkoena |
Ane Elexpuru eta Patricia Zugastiren mediku-txostenak
Ane Elexpuru eta Patricia Zugastiren mediku-txostenak
Bi jokalariak ez dira denboraldiko azken deialdian sartuko bihar Bartzelonaren aurka jokatzeko
David Aznarrek ezin izango du 30. jardunaldirako, denboraldi honetako azken partida, min fisiko ezberdinak dituzten bi jokalari erabili. Ane Elexpuru defentsa eta Patricia Zugasti aurrelaria. Jokalari hauek ez dute gainerako taldekideekin entrenatu aste honetan, eta fisioterapia-tratamendua jaso dute.
Ane Elexpuru: lesioa ezker orkatilako lotailu deltoideoan. Bilakaeraren zain.
Patricia Zugasti: kondropatia errotuliarra ezkerreko belaunean areagotu zaio. Bilakaeraren zain.