"Gainerakoengandik bereizten gaituen zerbait badago, gure izaera da"

"Gainerakoengandik bereizten gaituen zerbait badago, gure izaera da"

Behi datorren denboraldiko Txapeldunen Ligarako txartela bermatuta, Valverdek anbizio handikoa izaten jarraitzen du: "Laugarren postua sendotu eta ea zerbait gehiago lortzeko gai garen"

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek bihar 19:00etatik aurrera Mestallan Valencia CF taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian. Hitzordu hau atsedenerako tarterik gabe iritsiko da, talde zuri-gorriak duela ordu gutxi batzuk Getafen jokatu baitzuen, non 11 urte geroago Txapeldunen Ligara itzultzea ere ziurtatu zuen: "Mende honetan Txapeldunen Ligan sartzea lortzen dugun bigarren aldia da, eta balio handia du. Oso pozik gaude. Gainerakoengandik bereizten gaituen zerbait badago, gure izaera da. Horri esker, ezbeharrak gainditu eta aurkari asko kinka larrian jartzen ditugu. Energia izateko, aldaketa batzuk egin beharko ditugu, jakina. Neurketa ia ostiralean amaitu genuen, oso berandu iritsi ginen, gaur larunbata da eta berriro bidaiatu behar dugu. Futbolari batzuk hiru partida jarraian jokatzetik datoz".

Talde valentziarrari dagokionez, entrenatzaileak inertzia positiboa daramatela nabarmendu du, nahiz eta bere azken norgehiagoka galdu: "Asteazkenean jokatu zuten, dinamika onean dagoen taldea da eta gauzak asko zaiduko dizkigu. Baikor eta konfiantzaz daude. Egoera zail batetik Europan sartzeko aukerak izatera pasa dira, duela urte batzuk bertan ohikoa zena. Etxean jokatuko duten azken jardunaldia da, eta ondo bukatu nahiko dute. Guk laugarren posizio hau sendotu nahi dugu eta matematikak kontrakoa esan arte ea zerbait gehiago lor dezakegun ikusi. Denok ordu berean jokatzen dugu, eta saiatu egin behar dugu".