
Bazkideentzako Arreta Bulegoa Ibaiganera lekualdatzen da aldi baterako
Bazkideentzako Arreta Bulegoa Ibaiganera lekualdatzen da aldi baterako
Europa Ligako finala dela eta, kokapen berria maiatzaren 19tik 23ra bitartean mantenduko da, biak barne, ohiko ordutegian (08:00-18:00)
San Mamesen maiatzaren 21ean jokatuko den UEFA Europa Leagueko finala dela eta, Bazkidearen Arretarako Bulegoa Ibaiganera joango da aldi baterako, Juan de Ajuriaguerra pasabidearen ondoan dagoen Bazkidearen Arretarako Bulego zaharrera, hain zuzen ere.
Kokapen hori maiatzaren 19tik 23ra mantenduko da, biak barne, ohiko ordutegian, 8:00etatik 18:30era (ostiralean 18:00ak arte).
Maiatzaren 24an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara Bulegoa San Mameseko 20. atearen ondora itzuliko da eta bertan ohiko jarduerari ekingo dio maiatzaren 26tik aurrera, 8:00etan.