David Aznarrek bere etapa amaitu du Athletic Cluben

David Aznarrek bere etapa amaitu du Athletic Cluben

Bi denboraldiren ostean, taldea gaztetu eta sailkapenaren goiko aldean kokatu du entrenatzaile zuri-gorriak

Athletic Clubek eta David Aznarrek entrenatzaileak emakumezkoen lehen taldean egin duen bilbidea bukatutzat ematea adostu dute. Talavera de la Reinako entrenatzailea 2023ko udan iritsi zen Lezamara eta bi denboraldiko ziklo bat amaitu du emakumezkoen lehen taldearen buruan. Denbora horretan, taldea gaztetu eta sailkapeneko goiko aldean kokatu du.

Lehenengoan, Aznarrek Athletic Liga F-ko bosgarren postuan sailkatzea lortu zuen (53 puntu), etxean hirugarren talderik indartsuena izanik. Halaber, Kopako finalerdietara iritsi zen, eta FC Barcelonak kanporatu zuen, itxura ona emanez.

Amaitu berri den denboraldian, Athleticek laugarren amaitu du (51 puntu), 2017/18 denboralditik lortzen ez zen postuan, batez ere etxetik kanpoko errendimendu handiari esker. Unerik txarrena CP Cacereñoren aurka Kopako lehen partidan kanporatuta geratzea izan zen.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio David Aznarri bi denboraldi hauetan erakutsi duen profesionaltasunagatik, bere eguneroko ahaleginagatik eta gure erakundearen aldeko konpromisoagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.