
San Mames VIP Area - 2025/26 denboraldiko VIP abonoa
San Mames VIP Area - 2025/26 denboraldiko VIP abonoa
Salgai daude jada datorren denboraldirako San Mames VIP Areako abonoak
Erreserbatu orain San Mameseko bihotzean kokatuta dauden eserlekuak eta gozatu partidu esperientzia paregabe batekin, 8 Michelin izar batzen dituzten sukaldari bizkaitarren eta zelaiko ikuspegi onenen eskutik.
San Mames VIP Area zelaiaren erdiko eraztunean dago, eta iparraldeko, ekialdeko eta tribuna nagusian banatutako eserlekuak eta palkoak ditu. VIP abonoek norgehiagoka bakoitza ahalik eta erosotasun handienarekin bizitzeko aukera ematen dute, baita partidaz gozatzeko, harremanak egiteko eta networking sustatzeko diseinatutako ingurunea baliatzeko ere.
Zer barnebiltzen du 2025/26 denboraldirako VIP abonoak?
- San Mamesen jokatuko diren Ligako eta Kopako neurketa guztiak.
- Ordu eta erdi lehenago zelaira sartzeko eta ordubete geroago irteteko aukera.
- Gastronomia esklusiboa, 8 Michelin izar dituzten sukaldari bizkaitarrek egina.
- Zuzeneko pantailak, errepikapenak eta eduki esklusiboa VIP eremuetan.
- Erdiko eraztunaren eremu komun guztietarako sarbidea, palkoen eta VIP eserlekuen erabiltzaileekin partekatuta.
- Zelairako eta Athletic Club denda ofizialerako sarbide esklusiboak.
- Parkinga kontratatzeko aukera.
- Arreta pertsonalizatua eta Wi-Fi sarbidea.
Executive Club Abonoa
Denboraldi honetan, abonatu zaitez Executive Clubean. VIP eserlekuek eskaintzen dituzten zerbitzu eta abantaila guztiez gozatzeko aukera emateaz gain, Executive Club kategoriako eserlekuek honako abantaila hauek barne hartzen dituzte:
- Kokapen pribilegiatua zelai erdian, presidentearen palkoaren ondoan.
- Gune gastronomiko esklusibo baterako sarbidea, kategoria horretako abonatuentzat bakarrik.
- San Mames VIP Areako premium zerbitzu guztiak.
Eskuratu zure VIP Abonoa orain
LaLigako giro onenean 4 ordu baina gehiagoko esperientzia zirraragarria bizi ezazu.
Erreserbatu zure 2025/26 denboraldikoa VIP Abonua edo eskatu informazio gehiago honako euskarrietan: [email protected] helbidean edota deitu 946 854 180 telefonora.