
Emakumezkoena |
Adriana Nanclares eta Maite Zubieta, Espainiako selekzioaren deialdian
Adriana Nanclares eta Maite Zubieta, Espainiako selekzioaren deialdian
Atezaina eta erdilaria Montse Tomeren zerrendara itzuli dira Nations Leagueko Belgika eta Ingalaterraren aurkako partidak jokatzeko
Adriana Nanclares eta Maite Zubieta Montse Tomeren deialdian sartu dira Espainiako selekzio absolutuarekin Nations Leagueko multzoen faseko partidak jokatzeko Belgika eta Ingalaterraren aurka.
Lehoientzako lehen partida maiatzaren 30ean izango da, 20:45ean, Belgikako Lovaina herrian, eta bigarrena ekainaren 3an, 19:00etatik aurrera, Cornellako RCDE Stadiumean.