Mariana Cerrok bere kirol-ibilbideari amaiera eman dio

Mariana Cerrok bere kirol-ibilbideari amaiera eman dio

Erdilari zuri-gorriak, azken denboraldi erdian SD Eibarren utzita eta Athletic Clubekin zuen kontratua datorren ekainean amaitzen zuenak, botak zintzilikatzea erabaki du

Mariana Cerrok ekainaren 30ean bukatuko du Klub zuri-gorriarekin duen kontratu-harremana. 2018-2019 denboraldian iritsi zen erdilariak agur esango dio futbolari, Lehen Mailan Athletic Clubeko elastikoarekin 85 partida ofizial jokatu ondoren. Joan den urtarriletik Liga F-ko SD Eibarren utzita egon da eta bertan jardunaldi guztiak jokatu (16 eta 13 titular gisa) eta bi gol sartu ditu.

Zizur Nagusikoak 2021eko apirilaren 4an egin zuen debuta lehoi gisa, Lezaman Badajozko Santa Teresaren aurka lortutako garaipenean. Iraia Iturregik, taldearen buru zela, bere lehen minutuak eman zizkion elitean. Orduan, Marianak filialaren kapitainaren besokoa zeraman, eta funtsezko pieza izan zen bigarren taldearentzat. 2021-2022 denboraldia lehen taldearen eta bigarren taldearen artean banatu zuen, eta 2022-2023 denboralditik aurrera igo zen behin betiko lehen taldera. Jokalari zuri-gorriak 85 partida ofizial jokatu eta hiru gol sartu ditu. Gainera, Liga F-n ere kapitainetako bat izan da azken bi denboraldi hauetan.

Zizur Nagusiko Ardoi CF taldean hezia eta Mulier FCN eta CA Osasuna taldeetan ere ibili ondoren, Mariana Cerrok bere kirol ibilbide profesionalari amaiera ematea erabaki du.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio jokalariari urte hauetan guztietan izan duen profesionaltasunagatik, gure klubaren aldeko esfortzu eta konpromisoagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.