
Oscar de Marcosen agur prentsaurrekoa
Oscar de Marcosen agur prentsaurrekoa
Ekitaldi berezia izango da, eta bertan izango dira senideak, taldekide ohiak, gizonezkoen lehen taldea eta emakumezkoen lehen taldeko, Bilbao Athleticeko eta Basconiako jokalari asko, bai eta Lezamako teknikariak eta langileak
Oscar de Marcosek azken prentsaurrekoa emango du gaur Lezaman Athletic Clubeko jokalari gisa. 2. Zelaiko berdegunean, San Mameseko arku zaharraren azpian egingo den ekitaldi berezian, senideak, taldekide ohiak, gizonezkoen lehen taldeko jokalari guztiak eta emakumezkoen lehen taldeko, Bilbao Athleticeko eta Basconiako jokalari asko egongo dira, bai eta Lezamako teknikariak eta langileak ere.
Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Clubeko Youtubeko kanal ofizialean.
Prentsaurreko berezi hau igande honetan San Mamesen izango den agurraren atarikoa izango da, De Marcosek gurean eman dituen 16 urteetan une oro lagundu duen familia athleticzalearekin batera. Kapitain zuri-gorriaren omenaldia FC Bartzelonaren aurkako partidaren atarian eta ondoren burutuko da.