
Emakumezkoena |
Alejandra Estefaniaren mediku-txostena
Alejandra Estefaniaren mediku-txostena
Bigarren taldeko erdilariak, denboraldiaurrean lehen taldearekin dinamikan zegoenean min hartu zuenak, ebakuntza-gelatik igaro behar izan du berriro
Alejandra Estefania futbolariari ebakuntza egin behar izan diote eskuin belauneko kanpoko meniskoa hautsi duelako bere sendatze prozesuan zehar.
"Estefa" larri lesionatu zen iragan irailean, denboraldiaurreko azken txanpan lehen taldearekin entrenatzen ari zenean.
Urrian operatu eta errehabilitazioa hasi ondoren, zuri-gorriak errekuperazioa luzatu beharko du, berriro ebakuntza egin diotelako.