“Denboraldia izugarri ondo bukatu dugu”

“Denboraldia izugarri ondo bukatu dugu”

Ernesto Valverde, jokalarien eta zaleekiko loturaz harro, Klubeko alde guztien arteko batasuna ospatu du

"Denboraldia izugarri ondo amaitu dugu. Gure jendearekin egoteko unea da, beti elkarrekin egoteko unea. Elkarrekin bagaude hobeak gara, hau ospatu beharra dugu". Argiago izatea, ezinezkoa. Ernesto Valverdek azken agerraldia egin du denboraldi honetan San Mameseko prentsa aretoan, Athletic Cluben eta FC Barcelonaren arteko partidaren amaieran. Hurrengo denboraldiari begira duen jarrerarekin, teknikari zuri-gorriak gogotsu, indartsu eta ilusioz ikusten du bere burua etortzeke dagoenari begira: "Ondo nago, egia esan. Erantzukizun handia dut Athleticekin, Klubarekin eta nirekin lan egiten duen jendearekin. Aldi berean, horrelako gauzak lortzeak ere bultzatzen nau, Kluba are handiago egitea".

Gau hunkigarri batean, De Marcosen agurrarekin eta kapitainaren besokoa Iñaki Williamsi utzita, Valverdek etorkizun oparoa espero dio taldeari: "Kapitainetako bat da, Lekue, Yuri, Unai Simon, Yeray... Erreleboa hartzeko prest daude. Klubak, gure jendeak, erabat ezagutzen dituen jokalariak dira. Ziur nago besteen bideari jarraituko diola".