Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren deialdian

Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams, Espainiako selekzioaren deialdian

Luis de la Fuentek Athleticeko atezaina, erdiko atzelaria eta aurrelaria deitu ditu Alemanian UEFA Nations Leagueko lauko finala jokatzeko

Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira Espainiako selekzioarekin UEFA Nations Leagueko lauko finala jokatzeko Alemanian.

Atezainak, erdiko atzelariak eta aurrelariak Frantziaren aurka jokatuko dute ekainaren 5ean, ostegunean, 20:45etik aurrera Sttutgarteko Mercedes Benz Arenan.

Jauregizar, 21 urtez azpiko Europako txapelketara

Gainera, Santi Deniak Mikel Jauregizar erdilaria deitu du ekainaren 11tik 28ra Eslovakian 21 urtez azpiko Europako txapelketan aritzeko.