
Bibiane Schulzek bi denboraldiz luzatu du bere kontratua
Bibiane Schulzek bi denboraldiz luzatu du bere kontratua
Nazioarteko defentsak, domina olinpikoa lortu zuenak, 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du Athletic Clubekin
Athletic Clubek eta Bibiane Schulzek akordioa lortu dute defentsaren kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2027ko ekainaren 30era arte. Lehen taldean 43 partida ofizial jokatuta, eta Alemaniako selekzioan ohikoa dena, bere proiekzioa gelditu egin da aurten, Ligako bigarren jardunaldiaren ostean belaunean larri lesionatu baitzen. Bere osatze-prozesuaren azken txanpan, atzelariak konpromisoa hartu du talde zuri-gorriarekin, 2019ko udan FCC Frankfurt taldetik helduta bigarren taldean sartzeko iritsi ostean. Bi aldeen arteko akordioa Ibaiganen irudikatu da, Jon Uriarte presidentea eta Xabier Arrieta Emakumezkoen Futboleko zuzendaria bertan zirela.
2024ko Parisko Joko Olinpikoetan brontzezko domina lortu zuen Bibianek, eta lau denboralditan banatu ditu lehen talde zuri-gorrian jokatu dituen norgehiagokak, nahiz eta bere debutean, 2020-2021ean, bigarren taldeko fitxa oraindik zuela. Angel Villacampak F Ligako lehen minutuak eman zizkion Sevilla FC taldearen aurka Andaluziako hiriburuan eta "Bibi" Athletic Clubekin debuta egin zuen 100. jokalaria izan zen. Zenbaki historikoak Pacho Belausteren birbilobarentzat, Pitxirekin batera 1920ko hamarkadan Athletic Clubeko izarretako bat izan zena..
Bibi, bere bertute nabarmenen artean baloi desplazamendu luzea eta zehatza duena, osatze-prozesuaren azken fasean dago. Jokalaria pozik agertu da Athleticekin duen konpromisoa luzatzeagatik: "Oso gauza berezia da, klub bakar batean egotea. Asko ikasi dut sei urte hauetan. Arlo mentalean, urte zaila izan da, baina taldekideek eta talde teknikoak asko lagundu didate. Taldearen anbizioak haztea izaten jarraituko du, eta nik horretan lagundu ahal izatea espero dut".
Erlazionatutako jokalariak
