
Rosek, Valverderen prestatzaile fisikoak, ez du Athletic Cluben jarraituko
Rosek, Valverderen prestatzaile fisikoak, ez du Athletic Cluben jarraituko
Lezamako teknikariarekin zazpi denboraldi arrakastatsu egin ondoren, arrazoi pertsonalengatik taldea utziko du
Jose Antonio Pozanco "Ros", gizonezkoen lehen taldeko prestatzaile fisikoa, arrazoi pertsonalengatik ez du Athletic Cluben jarraituko. Teknikariak azken bi aroetan Ernesto Valverde lagundu eta berarekin lorpen handiak erdietsi ditu; hala nola, 2015eko Superkopako titulua FC Barcelonaren aurka eta 2023-24 denboraldiko Kopako titulua RCD Mallorcaren aurka, baita mende honetan Klubak lortu dituen Txapeldunen Ligarako Klubaren bi sailkapenak ere.
Ros Valverderen talde teknikoko kidea da Olympiakosen jokatu zuen lehen alditik (2008-09), eta egindako lanaren poztasunarekin eta zazpi denboralditan Athleticen aritu izanaz harro utziko du kargua.
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Rosi denboraldi guzti hauetan Lezaman erakutsitako konpromiso eta arduragatik, eta zorterik onena opa dio bere etorkizun pertsonal zein profesionalean.