40 erakundek baino gehiagok parte hartu dute San Mameseko enpresen txapelketaren bigarren edizioan

40 erakundek baino gehiagok parte hartu dute San Mameseko enpresen txapelketaren bigarren edizioan

Pasa den asteburuan Katedralak zelai zuri-gorrian jokatzeko ametsa bete zuten 500 jokalari baino gehiago bildu zituen

Pasa den asteburuan, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, San Mamesek bere ateak ireki zituen Futbol 7ko Enpresen Txapelketaren bigarren edizioa jasotzeko. Oraingo honetan, eta enpresen harrera onaren ondorioz, bi txapelketa jokatu ziren, bata larunbatean eta bestea igandean.

Zelai zuri-gorrian 500 parte-hartzaile baino gehiago elkarren aurka lehiatu ziren, 86 partidatan banatuta. Norgehiagokak 20 minutukoak izan ziren eta 30 minutuko bi final zirraragarri bizitzeko abagunea izan zen, non partehartzaileen lagun, senide eta lankideek harmailetatik kiroltasun eta dibertsio giro paregabeaz gozatu ahal izan zuten.

ERNST & YOUNG eta ITP Aero izan ziren larunbat eta igandeko txapelketen irabazleak, hurrenez hurren, eta Manolo Delgadoren eskutik jaso zituzten taldekideek zegozkien garaikurrak eta dominak.

Esperientzia handia, zalantzarik gabe, parte-hartzaile guztientzat, oroitzapen ezabaezin batez gozatzeko aukera izan baitzuten: San Mameseko berdegunean, futbolaren katedralean, jokatu ahal izatea.

Eskerrik asko Zalkra innovation, Digi, Carniceria Gabiria, Gamesa, Betsaide, Erhardt, San Miguel, Club Deportivo, ITP, Kutxabank, Biobide, Kolmar, Heras, Sayma, Sibelco, Gaude-La Caixa, BBK, PKF Attest, Cuatrecasas, EY, Konpontzen-Ulinox, Viuda de Sainz, STM, Mubea, Barrilero y asociados, Iberfinca, GMS management, Levante y Sur de prevencion, Teleapostuak, Lamarsalada, The Feelms studio, Hospital Intermutual, Biobizz, Harakai, AENA, Ecna informática, Lointek, Saitec, Alzaga, Pintados Hibia eta Petronor.